miércoles, 25 de abril de 2012

jolasteko web orriak


Hainbat web gune zeinetan jolasak, ipuinak, abestiak ... dauden, eta zeinetan hainbat gaitasun desberdin landu daitezkeen (hala nola, oroimena, musika, hizkuntza, matematikak, abilezia, kreatibitatea, behaketa):

childtopia
solasegitekoipuinak
aisia
txiki
ludoteka

informazioa:  http://www.oriapat.net/ikasguay/denbora-jolasak.htm

lunes, 23 de abril de 2012

filmeak


Dvd-ak haurrentzat (filmeak eta marrazki bizidunak):

- Ongi Etorri Pupu eta Lore.
- Marmaduke
- Cher Ami
- Horton
- El Rey Leon
- ...

elkar

viernes, 13 de abril de 2012

igarkizunak

igarkizunak:

 1.- Gozo-gozo eta zuri-zuri, uretan inork ezin ikusi.

 2.- Ez du balio jateko ezta ere edateko, baina nahitaezkoa da bizi izateko.

 3.- Txoko batean musika-nota bat tea hartzen ari da. Zer da?

 4.- Lehorrean makala uretan bizkorra, suge-burua du eta etxea gogorra.

 5.- Lehoiak hasieran erdian maletak, zeuk asmatu non daukan zalaiko tximeletak.

erantzunak

domingo, 8 de abril de 2012

esperimentua


- SOINUEKIN ESPERIMENTATZEN

Hainbat elementuk sortzen dituzten zaratak / soinuak aztertuko ditugu.
Txoko honetan batetik benetako instrumentuak izango ditugu. Panderetak, klabeak, triangeluak, kaxa txinatarrak….Bestetik aldiz, egunerokotasunean bizitzan erabiltzen den materiala izango dugu; horietatik umeek imajinazioa erabiliz musika instrumentu eta soinu berriak sor ditzaten. Hala harriz betetako plastikozko botilak egongo dira, hari batez lotutako zartaginak sabaitik eskegiak, ur kantitate desberdinez beteta dauden kristal ontziak, dilistak, garbantzuak, ura, arroza, plastikozko eta kristalezko edalontziak, koilarak, gometsak, artilea ….besteak beste.

Elementu desberdin hauekin jolastuko dute umeek, garbantzuak, dilistak edo arroza plastikozko edalontzietan botako dute eta beste edalontzi bat erabiliz, maraka antzeko bat egiteko aukera izango dute eta horrekin jolastuko dute. Ura kristalezko edalontzietan bota dezakete eta edalontziaren ertzarekin jolastuz, soinu ezberdinak ateratzen direla ikusiko dute.
Orain  proposatutakoa eta beste hainbat gauza egingo dituzte, posibilitate asko daudelako, eta ekintzak libreak izango dira, agian, soinua lantzen ari garenez, irakasleak galderen bitartez, ekintzak bideratu ditzake bestelako gauza edo esperimentu posibleak baztertzeko, soinua aztertzen ari baikara.

Txoko hau ez da mugatua egongo, umeek askatasun osoz aritu ahal izango dute nahi beste txoko honetan. Gainera beti materiala aldatzeko aukerak izango dira, etxetik ekarri nahi badute zeozer ... esaterako.


sábado, 7 de abril de 2012

haur kantak

lo egiteko abestia:

 Loa loa txuntxurun berde
Loa loa masusta
Aita gurea Gazteizen da
Ama manduan artuta: lo, lo.
Aita gurea Gazteizen da
 Ama manduan artuta
Aita gureak diru asko du
Ama bidean salduta: lo, lo.

martes, 3 de abril de 2012

haur kantak


jolasteko kantak:


Lenengotxu hori, punta bihetz hori, 
beste guztien artian txikia dek hori. 
Lara larala... 

Bigarrentxu hori, punta bihetz hori, 
beste guztien artian nagia dek hori. 
Lara larala... 

Hirugarrentxu hori, punta bihetz hori, 
beste guztien artian luzia dek hori. 
Lara larala... 

Laugarrentxu hori, punta bihetz hori, 
Beste guztien artian bixkorra dek hori. 
Lara larala... 

Bosgarrentxu hori, punta bihetz hori, 
beste guztien artian lodia dek hori. 

domingo, 1 de abril de 2012