domingo, 8 de abril de 2012

esperimentua


- SOINUEKIN ESPERIMENTATZEN

Hainbat elementuk sortzen dituzten zaratak / soinuak aztertuko ditugu.
Txoko honetan batetik benetako instrumentuak izango ditugu. Panderetak, klabeak, triangeluak, kaxa txinatarrak….Bestetik aldiz, egunerokotasunean bizitzan erabiltzen den materiala izango dugu; horietatik umeek imajinazioa erabiliz musika instrumentu eta soinu berriak sor ditzaten. Hala harriz betetako plastikozko botilak egongo dira, hari batez lotutako zartaginak sabaitik eskegiak, ur kantitate desberdinez beteta dauden kristal ontziak, dilistak, garbantzuak, ura, arroza, plastikozko eta kristalezko edalontziak, koilarak, gometsak, artilea ….besteak beste.

Elementu desberdin hauekin jolastuko dute umeek, garbantzuak, dilistak edo arroza plastikozko edalontzietan botako dute eta beste edalontzi bat erabiliz, maraka antzeko bat egiteko aukera izango dute eta horrekin jolastuko dute. Ura kristalezko edalontzietan bota dezakete eta edalontziaren ertzarekin jolastuz, soinu ezberdinak ateratzen direla ikusiko dute.
Orain  proposatutakoa eta beste hainbat gauza egingo dituzte, posibilitate asko daudelako, eta ekintzak libreak izango dira, agian, soinua lantzen ari garenez, irakasleak galderen bitartez, ekintzak bideratu ditzake bestelako gauza edo esperimentu posibleak baztertzeko, soinua aztertzen ari baikara.

Txoko hau ez da mugatua egongo, umeek askatasun osoz aritu ahal izango dute nahi beste txoko honetan. Gainera beti materiala aldatzeko aukerak izango dira, etxetik ekarri nahi badute zeozer ... esaterako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario