lunes, 14 de mayo de 2012

dislexia

- Zer da?
 Ikasteko zailtasun espezifiko bat da dislexia, eta jatorri neurobiologikoa du. Bere ezaugarri nagusiak dira hitzak zehaztasunez eta arintasunez ezagutzeko zailtasunak izatea eta haiek letreiatzeko eta deszifratzeko trebetasun eskasa izatea. Zailtasun horien jatorria, oro har, hizkuntzaren elementu fonologikoaren gabeziak izaten dira (soinua hautematea), eta errealitate hori ez da espero zitekeen zerbait, pertsonaren beste trebetasun kognitibo batzuei eta eskolan jasotzen den heziketaren kalitateari erreparatuta. Dislexiaren bigarren mailako ondorioak izan daitezke irakurritakoa ulertzeko arazoak izatea eta irakurtzeko eskarmentu edo praktika gutxi izatea, eta, ondorioz, dislexia duten pertsonek hitzak ikasteko eta jakintza orokorrak eskuratzeko arazoak izan ditzakete.

 - Nola detektatu? 

 SINTOMA ESPEZIFIKOAK:  

  • Zehaztasun-akatsak: letren ordenarekin nahastea; desberdintasun grafiko txikiak dituzten letrak nahastea; letrak edo hitz osoak alderantzikatzea; letrak edo hitzak gehitzea, ezabatzea edo ordezkatzea. 
  •  Denborazko akatsak: hitzak errepikatzea, hitzak silabetan zatikatzea eta atzera itzultzea. 
  •  Poliki, nekez, erritmoari jarraitu gabe eta oker intonatuz irakurtzea. 
  •  Ortografiaz eta letreiatzeko abileziez jabetzeko arazoak eta errendimendu normala irakurketa hain garrantzitsua ez den curriculumeko arloetan.  
  • Hainbatetan, irakurritakoa ezin ulertzea; azalpena ahozkoa bada, berriz, mezua ulertzeko zailtasunik ez izatea.
  •  Idazteko zailtasunak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario