miércoles, 16 de mayo de 2012

oharren garrantzia haur hezkuntzan

- Zergatik landu oharrak Haur Hezkuntzan?
  • Guraso, anai-arreba edota lagunei oharrak edo abisuak uztea, sarritan gertatzen den zeregin soziala da eta, horregatik, umeek ohitura hori hartzea komeni da. 
  • Oharren bidez idaztearen beharraz jabetzen dira haurrak, horretarako garrantzitsua da zer idazten duten jakitea. Idazketa prozesuan parte hartze aktiboa baldin badute oharrek (hizkuntza idatziak baita ere) betetzen duten funtzioaz eta garrantziaz ohartuko dira.
  • Hizkuntza idatzia egunerokotasunean izan dezakeen eragina ikusteko bide aproposa da.
  • Idazteko motibazioa. Eurek idatzitakoak balioa duela ohartzen dira.
  • Hizkuntza idatziaren ezaugarriak ezagutzen dituzte. Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren arteko harremanak ezartzen dituzte haurrek.
  • Ohar hauetako edozein idazteko momentuan kontuan hartu behar ditugu idatzizko testuak idazteko beharrezkoak diren fase hauek: planifikazioa, idaztea eta berrikustea. Ikasleek idazkera prozesu modura barneratu dezaten eta ez bakarrik ahozko hizkuntzaren transkripzio modura.
  • Oharrak bidaltzeko aukerak anitzak dira, egoera desberdin askotan erabil daitezke beraz, mezuak eta hartzaileak duten garrantzia ikasteko aukera paregabea eskain dezakete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario