sábado, 31 de marzo de 2012
jueves, 29 de marzo de 2012
miércoles, 28 de marzo de 2012
martes, 27 de marzo de 2012
lunes, 19 de marzo de 2012
sábado, 17 de marzo de 2012
ipuina
HAU ZARATA!
Bazen behin, Oinatz
izeneko ume bat Bilboko Sabino Arana kalean bizi zena, guraso eta Ura izeneko
txakurtxo batekin. 5 urte zituen eta oso
alaia zen, eskolan bere lagunekin jolasten, abesten eta dantzatzen ematen zituen
egunak eta horregatik gaua heltzen zenean ohera sartu eta segituan gelditzen
zen lo. Lo egitea maite zuen, izan ere,
hurrengo egunerako indar gehiagorekin esnatzen zen.
Egunak
joan eta egunak etorri uda heldu zen eta urtero bezala familia osoa oporretan
joan zen Gironan zeukaten etxetxo batera. Bueltatu zirenean sekulakoa aurkitu
zuten etxe aurrean:
-Baina, baina zer
da hau?- Esan zuen amak harrituta.
- Ez da posible! Entzuten
al duzue zarata hori?- aitak haserre.
- Ezin izango dugu
lorik egin! Aiiiiiii!!-negarrez hasi zen Oinatz.
Oinatz, oso urduri,
etxean sartu zen Ura bere txakurrarekin eta pijama jarri ondoren oheratu
zen. Ipuina entzun eta txakurra
besarkatuz lo geratzeko ahaleginak egin zituen, baina alferrik; kotxeen,
kamioien eta motorren zaratek ez zioten lo egiten utzi, ezta Urari ere. Azkenean ia-ia eguzkia ateratzear zegoenean loak
hartu zuten. Goizean neka-neka eginda eskolara joan zen eta bertan bere
klase-kide eta andereñoari azaldu zien zein zen bere arazoa.
-Egun on guztioi!-
agurtu zien Garazi andereñoak
-Egun on andereño!-esan
zuten denek.
-Zer gertatzen
zaizu Oinatz? Triste ikusten zaitut.-esan zuen andereñoak.
- Bai, oso nekatuta
nago, ezin izan dut lorik egin eta! Nire etxe ondoan errepide bat jarri dute
eta ezta Urak ezta nik ere, ezin izan dugu lorik egin!-esan zuen haurrak.
Berehala, beste ume
batzuk ere kexa horri gehitu zitzaien eta haiek ere errepide berri horren
zarata jasaten zutela kontatu zioten andereñoari. Andereñoa larritu egin zen
eta arazo horri irtenbide bat bilatzen saiatu zen umeekin batera. Azkenik,
Oinatzek ideia bat izan zuen:
-Badakit! Bilboko
alkateari gutun bat bidaliko diogu!-esan zuen.
-Bai! Bai!-esan
zuten guztiek.
Andereñoari oso
ideia ona iruditu zitzaion eta horrela egin zuten, guztiek batera etxean
gertatzen zitzaien guztia deskribatzen joan ziren andereñoak gutuna idazten
zuen bitartean. Bukatu zutenean denak batera joan ziren idazkia postontzian
sartzera.
Hurrengo astean
irakaslea alai eta pozik heldu zen eskolara gutun bat zuela esku artean:
-Jesarri zaitezte
denok! Begira, ekarrik dudan gutun hau Bilboko alkatearena da!- Oihu egin zuen
andereñoak.
- Eta zer dio?-
Galdetu zuen Oinatzek.
Andereñoak honela
irakurri zuen:
Bilbon, 2012ko otsailaren 27a.
Garaziren klaseko umeei:
Bilboko alkatea nauzue, Iñaki Azkuna. Zuen gutuna irakurri eta gero, egunak eta
gauak eman ditut pentsatzen zuen arazoaren inguruan. Egia da errepideek izugarrizko zarata sortzen
dutela eta ezinezkoa izango dela lo
egitea. Jakin behar duzue, errepide hori
kentzea ez dela posiblea izango, ez dagoelako beste modurik kotxeak Bilbotik
mugitzeko, baina kontsultatu ostean irtenbide bat emateko gai naiz: zuen etxeko leiho guztiak kendu eta kristal
bikoitza dutenak jarriko dizkizuegu. Ez
hori bakarrik, errepideetako zarata etxeetan sartzen uzten ez duten panelak
jarriko ditugu. Hemendik aurrera zuen familia eta etxeko animalien erosotasuna
eta lasaitasuna ziurtatzen dizuet.
Bilboko alkatea
Iñaki Azkuna Urreta
-Iufi!- hasi ziren
ume guztiak.- Hemendik aurrera pozik eta alai egoten hasiko gara, beti egon
garen moduan!
Eta horrela izan
zen. Alkateak esandakoa bete zuen eta handik
aurrera Oinatz, bere familia, Ura eta bere klaseko ume guztiek ere, errepidea
eraiki aurreko alaitasuna berreskuratu zuten.
viernes, 16 de marzo de 2012
asmakizunak
Zenbait asmakizun:
1. Denek zapaltzen naute baina nik ez dut inor zapaltzen. Denek galdetzen dute non nagoen eta nik ez dut galdetzen non dauden.
2. Hitzak nakate, soinurik ez dakat, letra bat naiz, zein naiz?
3. Zer dela eta zer dela aurrean punta bi eta atzean zulo bi.
4. Maindire bat, harizkoa ez ; guztia estaltzen du eta ura ez.
5. Aita zabala, bera arina; batzuetan zaratatsu, askotan negartsu.
6. Inoiz ikusten ez, eta nonahi firi -firi, inola harrapatzerik ez, eta bera gabe ezin bizi.
7. Alrebez naiz, neguan biluzik eta udan arropaz beteta.
8. Buru handia, baina leporik ez; ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.
9. Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?
10. Bi mendiren artean tiro zaratatsua, sudurra itxiarazten duen tiro usaintsua. Zer da?
1. Denek zapaltzen naute baina nik ez dut inor zapaltzen. Denek galdetzen dute non nagoen eta nik ez dut galdetzen non dauden.
2. Hitzak nakate, soinurik ez dakat, letra bat naiz, zein naiz?
3. Zer dela eta zer dela aurrean punta bi eta atzean zulo bi.
4. Maindire bat, harizkoa ez ; guztia estaltzen du eta ura ez.
5. Aita zabala, bera arina; batzuetan zaratatsu, askotan negartsu.
6. Inoiz ikusten ez, eta nonahi firi -firi, inola harrapatzerik ez, eta bera gabe ezin bizi.
7. Alrebez naiz, neguan biluzik eta udan arropaz beteta.
8. Buru handia, baina leporik ez; ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.
9. Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?
10. Bi mendiren artean tiro zaratatsua, sudurra itxiarazten duen tiro usaintsua. Zer da?
jueves, 15 de marzo de 2012
viernes, 9 de marzo de 2012
jolas heuristikoa
Jolas Heuristikoa, 0-3ko eskolan garatzen da, 12 hilabetetik 20-24 hilabeteetara
hain zuzen ere. Talde txikian egiteko jolasa da. Haurren bapateko ekintzak erabiltzen
dira jolasean. Era berean, pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak eta haurren
ekintzak estrukturatzen laguntzen du. Bi fase ditu: lehendabizikoan, haurrek materiala
aztertzen dute eta objektu batzuk besteekin konbinatzen dituzte. Bigarrenean aldiz,
hezitzaileak gidaturik eta era antolatu batean, haurrek materiala jasotzen dute. Hala
eta guztiz ere, aipatu behar da jolas heuristikoak ez dituela normalean eskolan egiten
diren gainontzeko ekintzak alde batera uzten.
Materiala: hiru material mota daude, objektuak, edukiontziak eta poltsak.
Erabilera ludiko jakin bat ez duten objektuak erabiltzen dira, baina elkarren artean
konbinatzeko errezak direnak: naturatik jasotakoak, etxean, dendetan e.a.-etan
bilatutakoak, jokuarentzat espreski eginak edo erositakoak. Zenbat eta aukera
zabalagoa izan, orduan eta konbinazio handiagoak eskeini ahal izango dira.
jueves, 8 de marzo de 2012
esperimentua
UR AZPIKO KOMUNIKAZIOA
Ur
azpian soinua, airean baino 4 bider azkarrago transmititzen da. Izurdeak eta baleak komunikatu daitezke,
nahiz eta kilometro asko egon haien artean.
Materialak:
- Mahai bat
- Puxikak
- Ura
Denbora:
- 15 minutu
Garapena:
Bi
puxika puztuko ditugu, bat airearekin eta bestea urarekin. Bi puxiken tamaina, puztu ostean, berbera
izan beharko da.
Umeei
azalduko diegu, belarria lehenengo puxika baten gainean jarri beharko dutela
eta eskuarekin mahaian kolpe bat eman beharko dutela gero beste puxikarekin
gauza bera egiteko. Azalpen honen
ostean, galdetuko diegu zer uste duten haiek gertatuko dela, elkarrizketa bat
sortuko dugu eta ondorioak aterako ditugu.
Arbelean idatziko ditugu eta esperimentua egin ostean, berriro biribilean jarri eta guztiok
batera hitz egingo dugu gertatu denaren inguruan. Ze puxikarekin entzuten da hobeto soinua?
miércoles, 7 de marzo de 2012
viernes, 2 de marzo de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)