viernes, 9 de marzo de 2012

jolas heuristikoa

Jolas Heuristikoa, 0-3ko eskolan garatzen da, 12 hilabetetik 20-24 hilabeteetara hain zuzen ere. Talde txikian egiteko jolasa da. Haurren bapateko ekintzak erabiltzen dira jolasean. Era berean, pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak eta haurren ekintzak estrukturatzen laguntzen du. Bi fase ditu: lehendabizikoan, haurrek materiala aztertzen dute eta objektu batzuk besteekin konbinatzen dituzte. Bigarrenean aldiz, hezitzaileak gidaturik eta era antolatu batean, haurrek materiala jasotzen dute. Hala eta guztiz ere, aipatu behar da jolas heuristikoak ez dituela normalean eskolan egiten diren gainontzeko ekintzak alde batera uzten. Materiala: hiru material mota daude, objektuak, edukiontziak eta poltsak. Erabilera ludiko jakin bat ez duten objektuak erabiltzen dira, baina elkarren artean konbinatzeko errezak direnak: naturatik jasotakoak, etxean, dendetan e.a.-etan bilatutakoak, jokuarentzat espreski eginak edo erositakoak. Zenbat eta aukera zabalagoa izan, orduan eta konbinazio handiagoak eskeini ahal izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario