jueves, 8 de marzo de 2012

esperimentua


 UR AZPIKO KOMUNIKAZIOA

Ur azpian soinua, airean baino 4 bider azkarrago transmititzen da.  Izurdeak eta baleak komunikatu daitezke, nahiz eta kilometro asko egon haien artean.

Materialak:
                - Mahai bat
                - Puxikak
                - Ura

Denbora:
                - 15 minutu

Garapena:
Bi puxika puztuko ditugu, bat airearekin eta bestea urarekin.  Bi puxiken tamaina, puztu ostean, berbera izan beharko da.

Umeei azalduko diegu, belarria lehenengo puxika baten gainean jarri beharko dutela eta eskuarekin mahaian kolpe bat eman beharko dutela gero beste puxikarekin gauza bera egiteko.  Azalpen honen ostean, galdetuko diegu zer uste duten haiek gertatuko dela, elkarrizketa bat sortuko dugu eta ondorioak aterako ditugu.  Arbelean idatziko ditugu eta esperimentua egin  ostean, berriro biribilean jarri eta guztiok batera hitz egingo dugu gertatu denaren inguruan.   Ze puxikarekin entzuten da hobeto soinua?

No hay comentarios:

Publicar un comentario